Edukira joan

Balliol etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Balliol erregea.

Balliol etxea (ingelesez: House of Balliol, Eskoziako gaeleraz: Bailiol), Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen, errege bakarra izan bazuen ere, Joanes Balliol.

Pikardian (Frantzia) jatorria duen familia Anglo-normandiarra izan zen. Gilen II.a Ingalaterrakoaren agintetik aurrera Ingalaterran hainbat lurralde gobernatu zituen. 1292an Joanes Balliolek Eskoziako erregetza eskuratu zuen Eduardo I.ak bultzatuta, baina honek menpekotasun handiaz tratatu zuen eta egoeraz nekatuta, Joanesek Stirlingen hamabi nobleren arteko bilera deitu zuen 1295ean eta Frantziarekin elkar laguntzeko ituna sinatu zuten. Eduardo I.ak orduan Eskozia inbaditzeari ekin zion eta egoera honetan Joanes Balliolek abdikatu egin zuen, Menrose ondoan 1296ko uztailaren 10ean. Eskoziako Lehenengo Independentzia Gerra abiatu zen orduan.

Joanesen Eduardo semeak Eskoziako erregetza berreskuratu nahi izan zuen 1332 eta 1338 artean baina Dabid II.a nagusitu zitzaion.

Moray etxeko Eskoziako erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]